MAIA PROTAGONISTA

Maia ere izan zen protagonista. Lehenengo egunean txitoz jantzita etorri zen eskolara, dotore-dotore… eta etxetik ekarritako jostailuak erakutsi zizkigun.

Familiko albuma ere erakutsi zigun, eta baita kide guztiak aurkeztu ere. Hainbestetan aipatzen duen Iban ezagutu genuen, Madrilen bizi den bere lehengusua.

Gelako lagunekin silueta, erretratoa… egiteko aukera ere izan genuen, eta baita gurasoen presentziaz gozatzeko aukera ere. Batean, aita eta ama etorri ziren eskulan proposamen batekin, eta beste batean  amona Carmen izan zen Saharako abenturak kontatzen. Bertan bizitakoak kontatu, erakutsi  eta oroigarri batzuk ekarri zituen gelako lagun guztiei.

Ederki pasa genuen.

ESKERRIK ASKO MAIA, IRANTZU, DAVID ETA CARMEN.

Deja una respuesta

Tu email nunca se publicará.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.