Categoría: 2013-2014

ASTE URDINA IRUDIETAN / LA SEMANA AZUL EN IMAGENES

LARDERO 2014

KAMISHIBAI

Kamishibai , hitzez hitz “paperezko drama” XII. mendean Japoniako budisten tenpluetan sortutako narrazioak kontatzeko modua da. Garai haietan populazio gehiena analfabetoa zelarik, monjek, jendea erakartzeko, marrazkiak eta testuak konbinatzen zituzten emaki izeneko pergaminoak erabiltzen zituzten. Normalean, aktibitate honen atzean asmo pedagogikoa zegoen: istorioen bitartez monjek haien irakaspenak zabaldu egiten zituzten. Kamishibai bere horretan mendeetan gorde …

Continuar leyendo

PUIKO HARRIAK

Udazkeneko fruituekin errezeta goxo-goxoa prestatu genuen gelan. Lehenengo fruituak sailkatu genituen, hurrak alde batetik eta intxaurrak bestetik. Ondoren, kolore ezberdinetako txokolatea zatitu, sailkatu eta lanari ekin genion. Umm… goxo-goxoak atera ziren ezta? Egiten baino jaten gehiago gozatu genuela uste dut! kar-kar-kar!!

MAIUKI MARMELADA

Udazkenean, Maiaren amonaren etxean izan ginen, eta maiuki marmelada egiten erakutsi ziguten amona Carmen eta Irantzuk. Fruituak bildu, eta lanari ekin genion. Lore sorta eder bana ere oparitu ziguten.

IHARTEN GURASOAK GELAN

Iharten aita eta amak etxeko teilatua egiten lagundu ziguten. Triangelu forma emateko, egur xaflak binaka lotu eta egurrekin egindako karratu formako oinarriaren gainean jarri genituen. Bukatzeko, oinekin margotutako oihal eta kartoia jarri genituen gainean. Arrunt dotore gelditu da gure etxetxoa!

MAIA PROTAGONISTA

Maia ere izan zen protagonista. Lehenengo egunean txitoz jantzita etorri zen eskolara, dotore-dotore… eta etxetik ekarritako jostailuak erakutsi zizkigun. Familiko albuma ere erakutsi zigun, eta baita kide guztiak aurkeztu ere. Hainbestetan aipatzen duen Iban ezagutu genuen, Madrilen bizi den bere lehengusua. Gelako lagunekin silueta, erretratoa… egiteko aukera ere izan genuen, eta baita gurasoen presentziaz gozatzeko …

Continuar leyendo

NAUA PROTAGONISTA

Naua protagonista izan zenean ere makina bat ekimen burutu genituen. Hasteko, bere familiaren albuma erakutsi zigun eta etxetik ekarritako jostailuekin jolasteko aukera eskaini zigun. Esku eta oinak ere estanpatu zituen eta baita silueta egin ere. Gainera, bere familia gelara etorri eta gure zentzumenak dantzan jarri zituzten. Mitxelek ipuina kontatu eta Elik jolasak proposatu zizkiguten. Ederki pasa …

Continuar leyendo

NAUAREN GURASOAK GELAN

Ikasturtearekin batera gurasoen egunari eman genion hasiera. Mustutzean Nauaren gurasoak izan ziren, Ipuin polit-polittak kontatu zizkiguten.  

MAIAREN GURASOAK GELAN

Maiaren gurasoak ere izan dira gelan. Batean Irantzuk “Chivo chivones”-en ipuina kontatu zigun eta bestean Eguberritako abestia erakutsi zigun. Ederki pasa genuen entseguan, baita organoa jotzen ere.