Proiektu honekin eskolaren eta familien arteko elkarreraginean sakondu nahi da; eskola herrira eta herria eskolara hurbiltzeko ahalegina da.
- Prestatze-lanak auzolanean egiten dira.
- Ikasleek zuzenean hartzen dute parte: aurrez ikusitako helburu pedagogikoak txoko librean edo baratzean bertan lantzen dira, astean 3 egunetan.
- Herriko ohiturak eta hizkuntza eskolara hurbiltzea: euskalkiak, tresnak eta beren izenak, barazkiak, eguraldia…
Azalduko da hiru puntu horiek nola garatu diren.
Hizlaria: Josema Leitza